Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

miércoles, 16 de noviembre de 2011


Zenbait lagun freskagarri bat edaten ari dira terraza batean, eta eskatu duten guztia 6€ ordaindu behar dute. Bi lagunek dirurik ez dutela eta, besteetako bakoitzak 0,80€ gehiago jarri behar izan du. Zenbat lagun dira guztira?

Zinemara!


Zienema batena, aulkien bigarren ilara pantailatik 10m-ra dago, eta zazpigarren ilara, 16 m-ra. Zenbatgarren ilaran eseri behar du pantaila 28 m-ra ikustea gustatzen zaion pertsona batek?



SAGARRAK


Dendari batek 125€ erabili ditu sagar kantitate bat erosteko. 20 kg baztertu ditu, mailatuta daudelako, eta gainerakoak saldu egin ditu, baina erosi baino 0,40€ garestiago kilo bakoitza 147€-an. Zenbat kilo sagar erosi ditu?



- Berdindu baztertu dituen sagarrek balio dutena gehi irabaziak eta geratzen diren sagarren garestitzea.

Nor esango du?

Joseba, Andoni eta Eneko hirunaka zenbatzen hasi dira, zenbaki bana txandaka esanez:

Josebak 3 esan du, Andonik 6, Enekok 9, eta abar.

Nork esan du 192? Azaldu erantzuna.


TORLOJUAK


Makina batek 230 torloju egiten ditu orduko.

Zenbat torloju egiten ditu astebetean, astegunetan 16 ordutan jarduten badu, eta larunbatean 9 ordutan?

Eta hilabetero zenbat egingo ditu?

PAUSOA ARINDU


Trena hartzera doan pertsona batek 3,5 km ordubetean egiten ditu,eta konturatu da,martxa horretan joanda,ordubete beranduago helduko dela.Pausoa arindu eta geratzen zaion bidea 5km/h-ko abiadan egin du.Horretara,trena irten baino ordu erdi lehenago heldu da.Zenbateko distantzia egin du?






martes, 15 de noviembre de 2011

Ikasgaiak

Gela batean 30 ikasle daude, eta horietatik 22k Ingelesa ikasten dute,eta 15ek Informatika.


Denek Ingelesa edo Informatika ikasten badute, zenbatek ikasten dute Ingelesa bakarrik?


Eta zenbatek ikasten dute Informatika bakarrik? Zenbatek ikasten dituzte bi gaiak?