Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

miércoles, 20 de abril de 2011

Kutxa




Peruk sugandilak, kakalardoak eta zizareak ditu kutxan. Guztira, 12 animalia eta 26 hanka ditu. Zuzareak gehiago dira sugandilak eta kakalardoak batera baino. Mota bakoitzeko zenbat animalia ditu?

eskailerak


Eiderrek binaka igotzen ditu etxeko eskeilerak, eta hirunaka jaitsi. Igo eta jaitsi, 100 jauzi egiten ditu guztira. Zenbat eskailera-maila ditu etxeak?

Lanparak


Oinarri baten gainean 7 lanpara daude piztuta. Eta lanparen ondoan, lanpara bakarra edo elkarren ondoan dauden bi lanpara amatatzeko aukera ematen digun tramankulua dago.

Bi pertsona jolasean ari dira:lanparak txandaka amatatzen dituzte, eta azkena amatatuko duenak irabazten du. Jokalari biak azkarrak badira, zure ustez, zeinek irabaziko du, lehenengo amatatzen duenak ala bigarrenak?

Banaketa gaitza


Sari bat dugu 17 lehiakideren artean banatzeko:urrezko hainbat txanpon,300 baino gutxiago, dituen poltsa bat da. Banatzen saiatu garenean, txanpon bat sobera geratzen zaigula ikusi dugu. Beraz, sobera bat bera ere gera ez dadin, joko bat egitea pentsatu dute, eta jokoa galtzen duena banaketatik kanpo uztea. 16 lehiakide geratu direnean, berriro saiatu gara txanponak banatzen, eta berriro ere bat geratu zaigu sobera. Lehiakideak kanporatzen jarraitzea erabaki dute;banaketa zehatza egin arte.

a)Zenbat txanpon daude poltsan?

b)Zenbat lehiakide kanporatu beharko dira, banaketa eginda txanpon bat bera ere ez dadin sobera geratu?



martes, 19 de abril de 2011

BATURA


1000 baino txikiagoak diren zenbat zenbakiren digituen arteko batura da 7?

ESPLORATZAILEAK ETA KANIBALAK



Hiru esploratzaile eta hiru kanibalek ibaia zeharkatu behar dute, baina txalupa bakarra dute, eta, horrez gainera:
*Txalupan pertsona bat edo bi bakarrik joan daitezke.
*Batek gutxienez arraunean jakin behar du.
*Hiru esploratzaileek eta kanibal batek dakite arraunean.
*Kanibalak ezin dira esploratzaileak baino gehiago izan ibai ertzetan; bestela, jan egingo lituzkete eta.

zelan zeharkatuko dute ibaia?

(Arraunean dakien kanibala besteetatik bereizi behar duzu)

TXIGORGAILUA


Txigorgailu batek aldi berean txigortzen ditu 2 ogi zerra, baina alde bakarretik. 30segundo igarota, xerrari buelta eman eta beste aldetik txigortzen ditu. Beraz, minutu bat behar du 2 xerra txigortzeko. Zenbat denbora beharko du 3 ogi-xerra bi aldeetatik txigortzeko?