Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

miércoles, 16 de noviembre de 2011


Zenbait lagun freskagarri bat edaten ari dira terraza batean, eta eskatu duten guztia 6€ ordaindu behar dute. Bi lagunek dirurik ez dutela eta, besteetako bakoitzak 0,80€ gehiago jarri behar izan du. Zenbat lagun dira guztira?

Zinemara!


Zienema batena, aulkien bigarren ilara pantailatik 10m-ra dago, eta zazpigarren ilara, 16 m-ra. Zenbatgarren ilaran eseri behar du pantaila 28 m-ra ikustea gustatzen zaion pertsona batek?



SAGARRAK


Dendari batek 125€ erabili ditu sagar kantitate bat erosteko. 20 kg baztertu ditu, mailatuta daudelako, eta gainerakoak saldu egin ditu, baina erosi baino 0,40€ garestiago kilo bakoitza 147€-an. Zenbat kilo sagar erosi ditu?



- Berdindu baztertu dituen sagarrek balio dutena gehi irabaziak eta geratzen diren sagarren garestitzea.

Nor esango du?

Joseba, Andoni eta Eneko hirunaka zenbatzen hasi dira, zenbaki bana txandaka esanez:

Josebak 3 esan du, Andonik 6, Enekok 9, eta abar.

Nork esan du 192? Azaldu erantzuna.


TORLOJUAK


Makina batek 230 torloju egiten ditu orduko.

Zenbat torloju egiten ditu astebetean, astegunetan 16 ordutan jarduten badu, eta larunbatean 9 ordutan?

Eta hilabetero zenbat egingo ditu?

PAUSOA ARINDU


Trena hartzera doan pertsona batek 3,5 km ordubetean egiten ditu,eta konturatu da,martxa horretan joanda,ordubete beranduago helduko dela.Pausoa arindu eta geratzen zaion bidea 5km/h-ko abiadan egin du.Horretara,trena irten baino ordu erdi lehenago heldu da.Zenbateko distantzia egin du?






martes, 15 de noviembre de 2011

Ikasgaiak

Gela batean 30 ikasle daude, eta horietatik 22k Ingelesa ikasten dute,eta 15ek Informatika.


Denek Ingelesa edo Informatika ikasten badute, zenbatek ikasten dute Ingelesa bakarrik?


Eta zenbatek ikasten dute Informatika bakarrik? Zenbatek ikasten dituzte bi gaiak?

Kutxa





TXORROTAK


Bi txorrotak ordubete eta hamabi minututan betetzen dute 1500 litroko depositu bat. Banaka, lehenengo txorrotak bigarrenak baino ordubete gehiago behar du. Zenbat denboratan beteko du txorrota bakoitzak, banaka arituta, depositua?




domingo, 13 de noviembre de 2011

Buruketa (ITSASONTZI KONPAINIA)

Kadiz eta Santander artean itsasontzi-linea erregularra ezarri dute. Egunero, goizeko 12:00etan, itsasontzi bat irteten da portu bakoitzetik eta ibilbide osoa egiteko 5 egun behar izaten ditu.


Gaur Kadizetik itsasontzi bat irteten bada, konpainiako zenbat itsasontzi gurutzatuko ditu Santanderrera iritsi arte?

sábado, 5 de noviembre de 2011

Nekazaria


Nekazari batek arrautzak salduta 36 euro irabaztea espero du. Baina merkaturako bidean lau dozena apurtu zaizkio. Irabazi berdina lortzeko, o,45 euro garestitu du dozena bakoitzaren prezioa. Zenbat dozena zituen hasieran?

LANDER ETXEBARRIA

jueves, 3 de noviembre de 2011

Buruketa Ainhoa E.

Mariak ipuin bat irakurtzen amaitu eta gero, iruzkina egin behar du. Astelehenean, ipuin erdia irakurri zuen. Asteartean falta zitzaionaren herena. Asteazkenean, geratzen zen guztiaren laurdena. Ostegunean, aimatzeko zuenaren bostena. Gaur ostirala da, eta ipuina amaitzea erabaki du. Esku artean hartu duenean, 15 orrialde besterik ez zaiola falta ikusi du.Egun guztietan orrialde osoak irakurri baditu, zenbat orrialde ditu ipuinak?




Ainhoa Etxebarria Roseras Batx 1.A

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Putzua

Putzu batean ,txorrota bat eta kainu-zulo bat daude. Kainu-zuloak bi ordutan hausten du putzua. Egun batean, konturatu gabe, eta putzua beteta dagoela, kainu-zuloa zabaldu dugu baina txorrota ere zabalik utzi dugu. Putzuak 5 ordu behar izan ditu guztiz hausteko.
Zenbat denboran betetzen du txorrotak putzua?



POSTALAK

Anderrek bere lagunei bidaltzeko asmoz, zenbait postal erosi du
kiosko batean.

Kioskoan 0,15 eta 0,25 euroko postalak zeuden. Guztira 1,45 euro
ordaindu du.

Prezio bakoitzeko zenbat postal erosi du?



martes, 1 de noviembre de 2011

ibertitzailea

28000€ dituen inbertitzaile batek bere kapitalaren zati bat banku batean sartu du %8an,eta beste guztia,beste banku batean,%6an. Lehenengo zatiak urtean bigarrenak baino 200€ gehiago sortzen baditu, zenbat diru ezarri du banku bakoitzean?