Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

lunes, 28 de febrero de 2011

INTERESEN BURUKETA


Aurrezki-luze banketxean esan digute urtebetera x diru kopuru bat sartzen badugu, urte amaieran taula honetan ageri diren interesak emango dizkigutela.

sartutako dirua(pseta-tan)-----interesa(%-tan)

100000rarte -------------------------------10

100000tik 500000ra---------------------- 20

500000tik 1000000ra --------------------30

1000000tik gora---------------------------40


a)Marraztu taula horri lotutako grafikoa.
b)75000 peseta sartuz gero, zenbat diru izango dut urte amaieran?
c)Eta 623000 peseta sartzen baditut?

jueves, 24 de febrero de 2011

TARTAGLIAREN PROBLEMA

Problema honetan, 24 litroko pitxerraren edukia hiru zati berdinetan banatu behar dugu. Horretarako, 24 litroko pitxerra eta 5, 11 eta 13 litroko hiru pitxer txikiagoak bakarrik erabil daitezke.

miércoles, 23 de febrero de 2011

Joko harritsu samarra

Bi harri multzo daude: batean 7 harri daude eta bestean 6. Bi lagun jolasean ari dira, txandaka: bakoitzak nahi duen adina harri ken dezake, baina pila batetik bakarrik. Azken harria kentzen duenak irabaziko du. Zeinek du aukera hobea, jokatzen hasten denak ala bigarrenak.

lunes, 14 de febrero de 2011

Buruketa

Izokiak ekoizten dituen enpresa batek 2000€ inbertitu, eta 30000€ irabazi ditu; baina 4000€-ko inbertsioa eginez, 39000€ irabazi ditu.
Zenbat diru lortuko du 3000€-ko inbertsioa eginez gero?

sábado, 12 de febrero de 2011

SEILUAK

31 seilu ezkerretik eskuinera ordenatu ditugu , merkeenetik hasi eta garestieneraino. Seilu baten hurrengoaren artean 2 euroko aldea dago.Azkeneko seiluak balio duenarekin, erdikoa eta alboan dituenetako bat eros genezakeen. Baina zer albotan?

KROMO NAHASTEA

Haritz autozalea da, eta autoen kromo asko ditu.

Leire motorzalea da, eta motorren kromo asko ditu.

Egun batean, Haritzek kromo pila bat (40) oparitu dio Leireri. Eta Leirek, tamaina berekoak direnez, bere kromoekin nahasi ditu. Baina, gero , borrokan egin dute , eta Haritzek kromoak itzultzeko eskatu dio. Leirek, muturtuta, 40 kromo zenbatu ditu, edozein, eta eman dizkio.Haritzek bere kromoekin nahasi ditu.

Zer dago gehiago, motorren kromoak Haritzen autoen kromoen artean, ala autoen kromoakLeoreren motorren kromoen artean?

miércoles, 9 de febrero de 2011

Burua apurtzeko


Ondoz ondoko zazpi zenbaki bakoitien arteko batura 119 da. Zazpi zenbaki horietatik zein da txikiena?

Ez dakit gustatuko zaizuen guztioi baina bueno...Matematikak kirolean

NAHASTEAK


Galdara batean 5 litro ur daude. Litro bat ur galdaratik kanpora bota eta, uraren ordez, litro bat naranja-ur bota dugu. Zukua eta ura ondo nahasi eta berriro ere nahastearen litro bat bota dugu kanpora. Kanpora botatako litroaren ordez, beste litro bat naranja-ur sartu dugu galdaran. Hirugarrenez ere gauza bera egin dugu.

Zenbat ur geratzen da galdaran, prozesua amaitu ondoren?

DIRUA















Poltsiko batean hiru txanpon ditugu: 5 zentimokoak, 20koak eta 50ekoak. Guztira, 12 txanpon, eta balioa 2 euro eta 85 zentimo (285 zentimo). Balio bakoitzeko zenbat txanpon ditugu?

Esnetarako behiak


4 behi beltzek eta 3 behi zurik 5 egunean, 3 behi
beltzek eta 5 behi zurik 4 egunean ematen duten
esnea adina ematen dute. Zer behi mota da
hobea esnetarako, zuria ala beltza?

Legez Kanpo

Polizia lau gizon ditu komisarian, tartean gaizkile bat.
Galdeketa egin dietenean, honako hauek
esan dituzte:

-Artur: Davidek egin du.
-David: Andonik egin du.
-Gustavo: Nik ez dut egin.
-Andoni: Davidek gezurra esan du, nik egin dudala esan duenean.

Baieztapen horietako bat baino ez bada egia, nor
da gaizkilea? Eta baieztapen horietako bat baino
ez bada gezurra, orduan, nor da gaizkilea?


martes, 8 de febrero de 2011