Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

martes, 17 de mayo de 2011

Ipuina






















Mariak ipuin bat irakurtzen amaitu eta gero, iruzkina egon bejar di. Astelehenean, ipuin erdia irakurri zuen. Asteartean, falta zitzaionaren herena. Asteazkenean, geratzen zen guztiaren laurdena. Ostegunean, amaitzeko zuenaren bostena. Gaur ostirala da, eta ipuina amaitzea erabaki du. Esku artean hartu duenean, 15 orrialde besterik ez zaiola falta ikusi du.

Egun guztietan orrialde osoak irakurri baditu, zenbat orrialde ditu ipuinak?

GORDETA DAUDEN ZENBAKIAK

Kartoizko bi fitza hartu ditugi, eta lau aurpegietan zenbaki bana idatzi dugu

(25)eta (30)
Fitxak airera botata eta irteten diren aurpegietako zenbakiak batuta, emaitza hauek lortu ditugu:36,41,50,55
Erreparatu txanponei(25 eta 30), eta lortu gordeta dauden zenbakiak

sábado, 14 de mayo de 2011

itsasontzi konpainia

itsasontzi konpainia


Cádiz eta Santander artean itsasontzi-linea erregularra ezarri dute. Egunero, goizeko 12:00 etan, itsasontzi bat irteten da portu bakoitzetik eta ibilbide osoa egiteko 5 egun behar izaten ditu.

Gaur Cádizetik itsasontzi bat irteten bada, konpainiako zenbat itsasontzi gurutzatuko ditu Santanderrera iritsi arte?

... eta likido nahastea

Edalontzi huts bat eta bi pitxer dituzu, bata laranja-urarekin, eta bestea, urarekin.

Edalontzia laranja zukuz bete eta ura duen pitxerrera bota dugu. Ondo nahasi, berriro ere edalontzia bete eta oraingoan laranja-zukua duen pitxerrera bota dugu.

Zer dago gehiago, uretan laranja-zukua, ala laranja zukutan ura? Ala zukutan ura eta uretan zuku kantitate beretan daude?Ala likido bakoitzeko hasieran izan dugun kantitatearen araberakoa izango da neurria?

viernes, 13 de mayo de 2011

seiluak



31 seilu ezkerretik eskuinera ordenatu ditugu, merkeenetik hasi eta garestieneraino. Seilu bate eta hurrengoaren artean 2 euro-ko akdea dago. Azkeneko seiluak balio duenarekin, erdikoa eta alboan dituenetako bat eros genezake. Baina zer albotakoa?

AZKEN DIGITUA

Zein da 2^(103)+3 adierazpenaren azken digitua?

ZEROAK

Eliminar formato de la selección
Zenbat zero ditu amaieran 125! zenbakiak?
GOGORATU:-------> 125!= 1·2·3·4·5·...·123·124·125

ARRAKADAK



Ginea Berriko herri galdu batean 1400 emakume bizi dira. Euretako %14k arrakada bakarra darama. Beste % 86tik, erdiek bi daramatzate, eta beste erdiek ez daramate arrakadarik.
Gizonezkoek arrakadarik ez badaramate, zenbat arrakada daude guztira herrian?

miércoles, 11 de mayo de 2011

TORLOJU MAKINA

2.-Makina batek 230 torloju egiten ditu orduko.
Zenbat torloju egiten ditu astebetean, astegunetan 16 ordutan
jarduten badu, eta larunbatean 9 ordutan?

KARTAK

Mahai gainean bosta karta daude:
Karta bakoitzak alde batetik zenbaki arrunt bat darama, eta beste aldean, letra bat.
Ekaitzek zera dio: "Alde batean bokal duten kartek zenbaki bikoitia dute beste aldean"
Kepak Ekaitzek esandakoa gezurra dela egiaztatu du karta bakar bai buelta emanda. Zer kartari eman dio buelta?

ESKAILERAK

Eiderrek binaka igotzen ditu etxeko eskailerak, eta hirunaka jaitsi. Igo eta jaitsi, 100 jauzi egiten ditu guztira. Zenbat eskailera-maila ditu etxeak?

martes, 10 de mayo de 2011

Pausoa arindu


Trena hartzera doan pertsona batek 3,5km ordubetean egin ditu, eta konturatu da, martxa horretan joanda, ordubete berandugo helduko dela. Pausoa arindu eta geratzen zaion bidea
5km/h-ko abiadan egin du. Horretara, trena irten baino ordu erdi lehenago heldu da.

Zenbateko distantzia egin du?

Mendiko etapa


Txirrindulari batek batez beste orduko 20km egin ditzake aldapa gora, eta orduko 60km aldapa behera.

Zenbatekoa izango da bere batez besteko abiadura, irteera eta helmuga leku berean dituen ibilbide batean?