Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

lunes, 31 de octubre de 2011

Arrakadak

Ginea Berriko herri galdu batean 1400 emakume bizi dira. Euretako %14k arrakada bakarra darama. Beste %86tik, erdiek bi daramatzate, eta beste erdiek ez daramate arrakadarik.
Gizonezkoek arrakadarik ez badaramate, zenbat arrakada daude guztira herrian?

domingo, 30 de octubre de 2011

liburuak

Liburuzain batek antzinako bi eskuliburu 2250€-an erosi zituen,eta gero,%40 ko irabazia lortuta saldu ditu.Lehenengo eskuliburuarekin %25 irabazia lortu badu eta bigarrenarekin %50ekoa,zenbat ordaindu zuen eskuliburu bakoitza?

Buruketa

Txakur bat untzi baten atzetik doa korrika. Untziak 30 saltoko abantaila eramaten dio txakurrari. Txakurrak bi salto eman orduko untziak 3 ematen ditu. Txakurrak 3 salto ematen dituenean untziak 5 ematen ditu. Zenbat salto emango dituzte bi animaliek txakurrak untzi harrapatu arte?

sábado, 29 de octubre de 2011

Jolasparkean



Lau lagun (Arantza,Irantzu,Karmele eta Mertxe) jolasparkera joan dira beste lau lagunekin (Paul,Koldo,Karlos eta Xabier).

Egunean zehar lau neska honako jolas hauetan ibili dira: mendi errusiarrean,Txalupetan,izuaren etxean eta tapiz magikoan. Gainera, jolas bakoitzean neska bat mutil bat batera joan dira beti.

Irteeran berbeta hau erabili dute:
Arantza: Hobeto ibili naiz mendi errusiarrean Paulekin, txalupetan Koldorekin baino.

Irantzu: Karlosekin batera mendi errusiarrean sartu naizenean, apurtu egin da,eta zati batean geldi egon gara.

Karmele: A zelako sustoa eman didan Xabierrek izuaren etxean!

Mertxe: Bada,ni ez naiz gehiagotan joango izuaren etxera Paulekin!

Hau guztia irakurrita,

Zein ziren bikoteak tapiz magikoan?

martes, 25 de octubre de 2011

Triangeluak

Bi triangelu zuzen ditugu. Horietako baten katetoak 24m eta 10m neurtzen dute. ¿Zenbat neurtuko dute bestearen katetoak hipotenusa 52m-koa bada?

D= ?
H= ?
C= 52m

D´= 24m
H´= 10m
C´= ?

jueves, 20 de octubre de 2011

Mariak ipuin bat irakurtzen amaitu eta gero, iruzkina egin behar du. Astelehenean, ipuin erdia irakurri zuen. Asteartean falta zitzaionaren herena. Asteazkenean, geratzen zen guztiaren laurdena. Ostegunean, aimatzeko zuenaren bostena. Gaur ostirala da, eta ipuina amaitzea erabaki du. Esku artean hartu duenean, 15 orrialde besterik ez zaiola falta ikusi du.
Egun guztietan orrialde osoak irakurri baditu, zenbat orrialde ditu ipuinak?

miércoles, 19 de octubre de 2011

Altuera bereko bi kandela era berean piztu ditugu. Bata 4 orduan erre da, eta bestea, 10 orduan.
Zenbat orduan egon behar dute piztuta, bataren luzera bestearen luzeraren bikoitza izateko?¿

lunes, 17 de octubre de 2011

Bururketa

Hamabi laguneko talde batek 12 ogi daramatza: gizon bakoitzak bi ogi daramatza, emakume bakoitzak ogi erdia, eta, ume bakoitzak ogi laurdena. Zenbat gizon, emakume eta ume daude taldean?