Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

miércoles, 9 de febrero de 2011

Legez Kanpo

Polizia lau gizon ditu komisarian, tartean gaizkile bat.
Galdeketa egin dietenean, honako hauek
esan dituzte:

-Artur: Davidek egin du.
-David: Andonik egin du.
-Gustavo: Nik ez dut egin.
-Andoni: Davidek gezurra esan du, nik egin dudala esan duenean.

Baieztapen horietako bat baino ez bada egia, nor
da gaizkilea? Eta baieztapen horietako bat baino
ez bada gezurra, orduan, nor da gaizkilea?


1 comentario:

  1. 1.-ARTURO: David-ek egin du.
    2.-DAVID: Arturok egin du.
    3.-GUSTAVO: nik ez dut egin.
    4.-ANTONIO: David-ek gezurra dio ni egin dudala dionean.

    LEHENENGO KASU POSIBLEA:
    1. gezurra balitz, 3. egia izango litzateke (ezinezkoa da).
    2. egia balitz, 3. egia izango litzateke (ezinezkoa)
    3. egia balitz, 2. edo 4. egia izango lirateke, eta hau ez da posiblea.
    4. egia dio.

    BIGARREN KASU POSIBLEA:
    1. gezurra balitz, 2. edo 4. egia izango lirateke (ezinezkoa)
    2. edo 4. gezurra balira, 1. eta 2. egia izango lilrateke, ez da posiblea.
    2. egia dio, erruduna David da.

    ResponderEliminar