Hau batxilergorako ikasgelako blog bat da , pentsatzeko, ikasteko, eta matematika beste ikuspuntutik begiratzeko....

domingo, 13 de noviembre de 2011

Buruketa (ITSASONTZI KONPAINIA)

Kadiz eta Santander artean itsasontzi-linea erregularra ezarri dute. Egunero, goizeko 12:00etan, itsasontzi bat irteten da portu bakoitzetik eta ibilbide osoa egiteko 5 egun behar izaten ditu.


Gaur Kadizetik itsasontzi bat irteten bada, konpainiako zenbat itsasontzi gurutzatuko ditu Santanderrera iritsi arte?

1 comentario:

  1. Kadizetik ateratzen den itsasontzia, bere lehenengo eguna igarota, Santanderretik datorren eta bere 4. egunean dagoen itsasontzi batekin gurutzatzen da. 1
    Kadizeko itsasontziaren bigarren egunean, 3. eguna betetzen ari den Santanderreko itsasontziarekin gurutzatuko da. 2
    Kadizekoaren hirugarren egunean, Santanderretik datorren 2. eguna betetzen ari den itsasontziarekin gurutzatuko da. 3
    Kadizeko itsasontziaren 4. egunean, Santanderretik datorren itsasontzi baten 1. egunean gurutzatuko da. 4
    Eta Kadizeko itsasontzia Santanderrera heltzen den une berean, handik Kadizerako bidea egingo duen itsasontziarekin koinzidituko du portuan.

    Beraz, Kadizetik datorren itsasontzia 4 konpainiako ontzirekin gurutzatuko da, eta Kadizeko portuan eta Santanderreko portuan, itsasontzi batekin koinzidituko du.

    ResponderEliminar